info@edukabilbo.com 946 466 867 | Trabaja en Edukabilbo | ¿Hablamos?
Matematika manipulatiboa (Oxford metodoa) · 3-5 urte
Kitsune Edukabilboren garapen mentaleko programa da, Haur Hezkuntzako ikasleentzat diseinatua, 3 eta 5 urte bitartekoentzat. Bere helburua trebetasun kognitibo, emozional eta motorrak hobetzea da garapeneko etapa giltzarri batean.
Beste eskolaz kanpoko jarduera batzuk ez bezala, Kitsunek matematika estimulazio globaleko tresna gisa lantzen du: jolasaren, mugimenduaren eta esplorazio sentsorialaren bidez, haurrek oinarri sendoa eraikitzen dute etorkizuneko ikaskuntzarako.
Matematika manipulatiboa
Zenbakiaren nozioa eta haren erlazioak indartzen dituzte eta aritmetikako oinarrizko kontzeptuak (batuketa eta kenketa) ikasten Oxfordeko Unibertsitateak sortutako material multisentsorialen bidez. Ikaskuntza manipulatiboak garuneko arlo gehiago aktibatzen ditu eta ezagutza iraunkorragoa sortzen du.
Emozioen tailerra
Ikaskuntza orok oinarri motibatzaile bat behar du: hura eusten duen emozio positibo bat. Kitsunen lan egiten dugu haurrek adin txikietatik beren emozioak ezagutu eta kudea ditzaten, banaka eta taldean, beren ongizatea eta besteekiko harremana bultzatuz.
Psikomotrizitatea
Txikiek mugimendua behar dute ikaskuntzaren barruan. Neurodidaktikak frogatzen du mugimendua bultzatzen den giroetan ikasleek edukiak hobeto barneratzen dituztela. Kitsunen, espazio-denbora nozioa eta lateralitatea modu integratuan lantzen dira.
Informazio gehiago nahi duzu edo proba-klase bat erreserbatu? Bilbon gaude zurekin egoteko eta zure txikiari hezkuntza-irtenbiderik onena emateko.