info@edukabilbo.com    946 466 867   |   Trabaja en Edukabilbo  |  ¿Hablamos?

Eskola Errefortzua

Eskola-laguntza Lehen Hezkuntzan eta DBHn

Eskola-laguntzan espezialistak gara Lehen Hezkuntzan eta DBHn. Gure ikasleei gehien zailtzen zaizkien ikasgaiak indartzen jartzen dugu arreta, ikasturtea arrakastaz aurrera atera dezaten.

Gure irakasleak

Edukabilbok esperientzia, irakasbiderako motibazioa eta gaitasun pedagogikoak dituzten irakasleak soilik hautatzen ditu (pazientzia, dinamismoa, komunikatzeko gaitasuna, erantzukizuna, ordena…). Taldeak oso txikiak dira, normalean 4-5 ikasle baino gehiago ez, ikasle bakoitzaren beharretan arreta jarri ahal izateko.

Etapa eskolar hauetan ikasleei zaildu dakizkiekeen zailtasun, oztopo eta ikasgai guztiak ezagutzen ditugu, eta ikasteko teknika berritzaileenak helarazten dizkiegu modu eraginkorrean aplika ditzaten.

Lanak egiten eta azterketak prestatzen laguntzeaz gain, haien ongizateaz arduratzen gara. Ez zaigu gustatzen eskola-porrotaz hitz egitea: egokitzeko denbora pixka bat gehiago behar duten ikasleak daude, besterik gabe, eta horregatik frustrazioa lantzen dugu eta zoriontsu egiten dituena aurkitzera motibatzen ditugu.

Deitu iezaguzu eta hitz egin gure pedagogoekin!

Konpromisorik gabe informatzen dizugu zure seme-alabari ikasturtea indartzen nola lagun diezaiokegun.

946 466 867
info@edukabilbo.com
Pintores Zubiaurre, 5 lonja · 48012 Bilbao