ALOHA IKASGELA

ALOHA IKASGELA

ELKARREKIN ENTRENATUKO AL DUGU?

59 €

SAIO BAKOITZEAN LANTZEN DIREN JARDUERAK

 

ABAKOAREKIN KALKULATZEA

Ikasleek abakoarekin eragiketak ebazten ikasten dute. Abakoa kalkuluak egiteko ezagutzen den tresnarik zaharrena da eta harekin jolasa bailitzan ikasten dute batuketak, kenketak, biderketak, berreketak, erro karratuak… egiten.

 

Abakoa erabiliz ikasleek beste trebetasun batzuen artean adimen-arintasuna, arreta eta psikomotrizitatea lantzen dituzte.

 

ARTIMETIKA MENTALA

Praktikarekin ikasleek abakoa erabiltzeari uzten diote eta irudizko abako batekin lan egiten hasten dira. Horrela, abakoa irudikatuz eragiketak ebazten dituzte.

 

Kalkuluak kontzentrazioa hobetzen du, memoria garatzen du eta aldi berean hainbat ideia erabiltzeko gaitasuna indartzen du.


 

JOLAS HEZITZAILEAK 

Saioetan programak indartzen dituen 8 trebetasun kognitiboak lantzeko berariaz diseinatuta dauden jolasetan aritzen dira:

 

Arreta/kontzentrazioa

Orientazio espaziala

Trebetasun analitikoak

Sormena

Imajinazioa/ irudikatzea

Entzuteko gaitasuna

Behaketa

Memoria fotografikoa



ERRONKA MENTALAK 

Gure ikasleek haien adinaren eta mailaren arabera proposatzen dizkiegun probak eta erronkak gainditu behar dituzte egunero. Horretarako gurekin entrenatzen dituzten trebetasun kognitiboak aplikatu beharko dituzte.

 

MISIO BEREZIAK
Superbilauek ez dute amore ematen eta ingurukoak gogaitzeko modu berriak topatzen dituzte beti. Hori dela eta, noizean behin, John eta Rebekak misio berezi bat enkargatuko dizute maltzurren planak zapuzten laguntzeko.



KONBENTZITUTA DAGOENEKO?
Orduan eman izena 2019-2020 ikasturterako Aloha entrenamenduetan


NON?
Galdetu zure ikastetxean ea Aloha entrenamendurako ikasgelarik duten eta ez badute Jesuitak Idautxu ikastetxeko BRAINFACTORY entrenamendu-ikasgeletara etor zaitezke.


NOIZ?

Astelehenetan 17:30etik 19:30era

Asteazkenetan 17:30etik 19:30era

Larunbatetan 11:00etatik 13:00etara

 

ZENBAT BALIO DU?
Matrikulak 60€
2h/astea saioek 59€/hilabetea


TOKIA

Jesuitak Indautxu - Begoñako Andra Mari ikastetxea

Areiltza Doktorearen Zumarkalea, 32, 48010 Bilbo, Bizkaia


 


 

¿Quíeres contactar con nosotros?

Rellena el siguiente formulario